Non eta noizAurtengo Euskal Encounter-a Bilbao Exhibition Centre-an (www.bilbaoexhibitioncentre.com) ospatuko da uztailaren 22-tik ( Larunbata ) 25-era ( asteartea ), Barakaldon. Partya 22-ko 10:00-tan hasiko da eta 25-ko 18:00-tan bukatuko da. Akreditazioa 21-ean hasiko da, hauek dira akreditazio mahaiaren ordutegiak:
Partyan lo egin ahal izango da 21eko gauean. Asteartea gaua ezin izango da pasa BEC barruan. Azkon-ek Barakaldoko mapa bat prestatu du BEC-era jatorri desberdinetatik iristeko bidearekin eta bertako hotel eta hostalekin. Mapak 2,7 Mb okupatzen ditu. Beste bat ere prestatu du herriko leku interesgarriekin (500Kb). BEC-ak metro geltokia du ondoan, Ansio geltokia. Beraz metroan etor zaitezkete Bilbotik (geldtoki gutxi batzuek dira). Bilbora trenez, autobusez edo abioiez etor zaitezkete. Aireportuak autobus bat du Bilbora joateko. Areto nagusia nola geldituko den ikusi ahal izateko render batzu prestatu ditugu: |