Self Service - Jatetxea
Aurten ere Euskal Encounterren BEC-eko catering zerbitzua izango dugu.
Txartel baten erreserba estranetetik egingo da. Ordainketa konfirmatua duzuenok aukera bat gehiago izango duzue estranetean erreserbei dagokien atalean bono bat eskatu ahal izateko.
Catering txartela eskatzeko azken eguna uztailak 18 da.
Guztien beharretara egokitu nahi dugunez, 4 modalitate eskaintzen dizkizuegu:
- 3 eguneko Txartela (Osteguna, Ostirala, Larunbata): 53,55€
. Ostirala: Gosaria+Bazkaria+Afaria
. Larunbata: Gosaria+Bazkaria+Afaria
. Igandea: Gosaria+Bazkaria+Afaria
- 3 eguneko Txartela + Osteguneko Afaria: 61,60€
. Osteguna: Afaria
. Ostirala: Gosaria+Bazkaria+Afaria
. Larunbata: Gosaria+Bazkaria+Afaria
. Igandea: Gosaria+Bazkaria+Afaria
- 3 eguneko Txartela + Asteleheneko Gosari eta Bazkaria: 64,00€
. Ostirala: Gosaria+Bazkaria+Afaria
. Larunbata: Gosaria+Bazkaria+Afaria
. Igandea: Gosaria+Bazkaria+Afaria
. Astelehena: Gosaria+Bazkaria
- 3 eguneko Txartela + Osteguneko Afaria + Asteleheneko Gosari eta Bazkaria: 72,05€
. Osteguna: Afaria
. Ostirala: Gosaria+Bazkaria+Afaria
. Larunbata: Gosaria+Bazkaria+Afaria
. Igandea: Gosaria+Bazkaria+Afaria
. Astelehena : Gosaria+Bazkaria
Aukeratutako modalitatearen ordainketa partyra iritsi bezain pronto egin beharko da, kafetegian.
Catering ordutegia:
Gosariak: 06:00 - 12:30 (pabiloiko kafetegian)
Bazkariak: 13:30 - 16:00 (self service)
Afariak: 20:30 - 23:00 (self service)
Oharra: 13:30 eta 14:15 bitartean bazkaltzen dutenek freskagarri bat izango dute menuan sartuta. Afarirako berdina, 20:30 eta 21:15 bitartean.
Bazkari/Afari
1º platerak
- Entsalada
- Pasta/arroza
- Lekalea
- Barazkia
2º platerak
- Haragia
- Arraina
Postreak
- Fruta
- Jogurta
- Tarta
Ogia eta ura